Hodei ugari eta zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 23a

Goizean goiz hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek euri zaparrada batzuk utziko dituzte.

Eguerdirako ordea orokorrean ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira, giro argia eta lasaia nagusituko delarik. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean iparraldetik joko duelarik eta orokorrean ahul, gauean aldakor geratuz. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, orokorrean ostarteak nagusi izango direlarik, nahiz eta, egunaren bigarren zatian hodei gehiago ikusiko den. Hodei hauek gainera ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta ateri eutsiko dio. Hego/hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!