Eguraldi lasai eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 22a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi lasaia eta atsegina nagusituko dira.

Arratsaldean zehar aldiz hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estalirik geratuko da eta gauean euritara joko du. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 14-17 graduan joaz goia.

Bihar goizean goiz hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek euri zaparrada batzuk utziko dituzte. Eguerdirako ordea orokorrean ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira, giro argiagoa eta lasaia nagusituko delarik. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean iparraldetik joko duelarik eta orokorrean ahul, gauean aldakor geratuz. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!