Ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 21a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, non hodei hauek ugariagoak izango diren arratsaldean, tantaren bat botatzea baztertu gabe, bereziki azken orduetan.

Goizean ateri egongo da. Hego-haizeak zakar joko du, bereziki mendi inguruetan. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi lasaia eta atsegina nagusituko dira. Arratsaldean zehar aldiz hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estalirik geratuko da eta gauean euritara joko du. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!