Egun eguzkitsu ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 18a

Goizean goizetik hasita zerua urdin mantenduko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusi izango da. Arratsaldean goi-hodei solteren bat ikusiko da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Hego-ekialdeko haize leunak jotzen jarraituko du eta tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar. Goizean berriz ere zerua ia erabat urdin egongo da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotuko da, aurreko egunekin alderatuz zerua zikinago agertuko delarik. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haizeak indar pixka bat hartuko du. Tenperaturan aldaketa gutxi izango da, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!