Behe lainoa eta gero, zerua urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 17a

Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, goizean zehar jasoko du eta zerua urdin geratuko da. Arratsaldean hodei bakanen bat salbu, zerua urdin mantenduko da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Haizeak hegotik eta orokorrean ahul joko du, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 11-13 graduan joaz goia.

Bihar. Goizean goizetik hasita zerua urdin mantenduko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusi izango da. Arratsaldean goi-hodei solteren bat ikusiko da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego-ekialdeko haize leunak jotzen jarraituko du eta tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!