Hodeiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 16a

Goizean eta arratsaldearen zatirik handienean hodeiak nagusi izango dira eta zerua estalirik mantenduko dute. Gainera ez da baztertzen hodei hauek han-hemenka euri txiki pixka bat uztea. Azken orduetan hori bai, ostarteak nagusitzen joango dira eta eguna hodei gutxirekin amaituko da. Ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 6-8 graduan joz goia. 

 

Biharkoan, goizean behe-lainoa agertuko bada ere, goizean zehar jasoko du eta zerua urdin geratuko da. Arratsaldean hodei bakanen bat salbu, zerua urdin mantenduko da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak hegotik eta orokorrean ahul joko du, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 12-14 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!