Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean, goi-hodei fin batzuk salbu giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean berriz ere iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 7-9 graduan joaz goia.

Bihar goizean eta arratsaldearen zatirik handienean hodeiak nagusi izango dira eta zerua estalirik mantenduko dute. Gainera ez da baztertzen hodei hauek han-hemenka euri txiki pixka bat uztea. Azken orduetan hori bai, ostarteak nagusitzen joango dira. Ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 6-8 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!