Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 14a

Goizean behe-laino pixka bat eta hodei baxuren bat edo beste agertuko da, baina goizak aurrera egin ahala desagertu eta zerua urdin geratuko da.

Arratsaldean hodei solteren bat salbu, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Haizea goizean aldakor eta ahul ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz eta zertxobait bizituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 7-9 graduan joaz goia.

Goizean, behin behe-lainoa jaso ostean, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Arratsaldean behe-hodei batzuk agertuko dira, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro argi eta ederrak jarraipena izango du. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean berriz ere iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 7-9 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!