Asko jaitsiko da tenperatura

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 12a

Goizean goiz hodei asko izango da zeruan, oraindik euri pixka bat egitea baztertu gabe, elur modura izango delarik Aralarren.

Goiz erditik aurrera ordea atertu egingo du eta arratsaldean zehar ostarte zabalak irekiko dira, giro politarekin joango delarik egunaren bigarren zatia. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura asko jaitsiko da, 7-9 graduan joaz goia. Gauean asko hoztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!