Zaparradak sarri botako ditu eta mardul egingo du, goiza euritsua izango delarik. Arratsaldean pixkanaka euria gutxitu egingo da, aterruneak luzatuz. Hala ere, ez du atertzerik lortuko eta euri txikia botako du. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia. Gauerako nabarmen hoztuko du.
Bihar goizean goiz hodei asko izango da zeruan, oraindik euri pixka bat egitea baztertu gabe, elur modura izango delarik Aralarren. Goiz erditik aurrera ordea atertu egingo du eta arratsaldean zehar ostarte zabalak irekiko dira, giro politarekin joango delarik egunaren bigarren zatia. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura asko jaitsiko da, 7-9 graduan joaz goia. Gauean asko hoztuko du.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!