Ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 10a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina eta argia nagusituko dira, eguzkitsu xamar izango delarik.

Arratsaldean zehar zerua estaltzen joango da, azken orduetan estalirik geratuko da eta gauean euritara joko du, nahiz eta, ez den espero askorik botatzerik. Egunaren gehienean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, gauean ipar-mendebaldera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta euritarako joera nabarmena izango du. Zaparradak sarri botako ditu eta mardul egingo du, goiza euritsua izango delarik. Arratsaldean pixkanaka euria gutxitu egingo da, aterruneak luzatuz. Hala ere, ez du atertzerik lortuko eta euri txikia botako du. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia. Gauerako nabarmen hoztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!