Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 9a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina goizean zehar zerua estaltzen joango da eta eguerdirako euritara joko du.

Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Gauean atertu eta ostarteak irekiko dira. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da goizean, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz eta ahulduz. Tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina eta argia nagusituko dira. Arratsaldean zehar zerua estaltzen joango da, azken orduetan estalirik geratuko da eta gauean euritara joko du, tarteka gogotik botako duelarik. Egunaren gehienean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, gauean ipar-mendebaldera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!