Eguraldi argi eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 8a

Goizean goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi argia eta lasaia nagusituko da.

Eguerdi aldera erdi-mailako hodeiak ugaritu, zerua estali eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da. Euri gutxi hala ere. Azken orduetan ostarteak irekiko dira. Hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki haize guneetan. Tenperaturak gora egingo dut, 14-16 graduan joaz goia.

Bihar goizean eta arratsalde erdira arte zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak ugariagoak izango dira eta han-hemenka berriz ere zaparrada txiki batzuk izango dira. Azken orduetan aldiz, atertu egingo du eta ostarte politak irekiko dira eguna amaitzerako. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da goizean, arratsaldean mendebalduz eta ahulduz. Tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!