Arratsaldean giro ezatsegina nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 22a

Goizean hodei asko izango da zeruan, baina orokorrean euri gutxi izango da eta giro nahiko lasaia nagusituko da.

Aldiz, arratsaldean beste fronte bat iritsiko da iparraldetik eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak ugariak izango dira eta tarteka mardul botako du, giro ezatsegina nagusituko delarik. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!