Tenperaturak koska bat egingo du gora

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 21a

Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira eta zerua gehienean behintzat estalirik mantenduko dute.

Hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat izango dute, baina orokorrean aterrune politak izango dira eta euri gutxi egitea espero da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bolada bizi batzuekin. Tenperaturak koska bat gora egingo du eta 11-13 gradu bitartean joko du goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan, baina orokorrean euri gutxi izango da eta giro nahiko lasaia nagusituko da. Aldiz, arratsaldean beste fronte bat iritsiko da iparraldetik eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak ugariak izango dira eta tarteka mardul botako du, giro ezatsegina nagusituko delarik. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!