Tenperaturak nabarmen egingo du behera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 20a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul samar botako duen eta giro traketsa nagusituko den.

Arratsaldean euri gutxixeago izango da, baina gauean euritarako joera gehiago hartuko du. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000-1.100 metroan kokatuko da.

Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira eta zerua gehienean behintzat estalirik mantenduko dute. Hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat izango dute, baina orokorrean aterrune politak izango dira eta euri gutxi egitea espero da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bolada bizi batzuekin. Tenperaturak koska bat gora egingo du eta 11-13 gradu bitartean joko du goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!