Fronte bat iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 19a

Goizean goiz hodeiak eta ostarteak izango badira ere, goiz erditik aurrera fronte batek zerua estaliko du eta euritara joko du.

Zaparradak eguna amaitu bitarte emango dira eta tarteka mardul botako du. Goizean haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura epelak izango dira. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haize zakarra gailenduko da eta asko hoztuko du. Azken orduetan elur-maila 1.000 metro inguruan kokatuko da.

Bihar goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, orokorrean ahulak izango direlarik, nahiz eta, puntualki mardulxeago bota. Arratsaldean euri gutxiago izango da eta aterruneak luzatuko dira, baina ez du guztiz atertuko. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000-1.100 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!