Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 18a

Goizean zerua ia erabat oskarbi agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean goi-hodeien presentzia areagotuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak zakar xamar jotzen jarraituko du, bereziki mendi inguruetan. Tenperaturak are gehiago egingo dut gora, 16-19 gradu epeletan joaz goia.

Bihar goizean goiz hodeiak eta ostarteak izango badira ere, goiz erditik aurrera fronte batek zerua estaliko du eta euritara joko du. Zaparradak eguna amaitu bitarte emango dira eta tarteka mardul botako du. Goizean haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura epela izango da. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haize zakarra gailenduko da eta asko hoztuko du. Azken orduetan elur-maila 1.000 metro inguruan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!