Giro argi eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 17a

Goizean erdi eta goi mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina giroa argia eta atsegina izango da. 

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizea bizi ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin mendi inguruetan. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

Bihar goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak zabalak izango dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean hodeien presentzia areagotuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak zakar xamar jotzen jarraituko du, bereziki mendi inguruetan. Tenperaturak are gehiago egingo du gora, 16-18 gradu epeletan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!