Hodei ugari

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 14a

Goizean goizetik hasita hodei ugari izango da zeruan, gertu xamar pasako den fronte baten eraginez.

Gainera, goiz erditik aurrera han-hemenka euri zipriztinen bat edo beste izango da, gau partean bizi xamar botatzea baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldeko ukitua hartuko du egunean zehar eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 9-11 graduan joko dutelarik goia eta giro fresko edo hotzak jarraipena izango duelarik.
 
Goizean hodei dezente izango da zeruan eta euri zaparrada batzuk izango dira, puntualki bizi xamar botako duelarik, bereziki lehen orduetan. Arratsaldean pixkanaka bada ere, atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan giro lasaia nagusituko da, ostarte txiki batzuekin. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!