Ostarte zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 13a

Goizean behe-laino pixka bat agertuko da, baina azkar jasoko du eta ostarte zabalak nagusituko dira, giro eguzkitsua izango delarik.

Arratsaldean hegoaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe, giro atseginak jarraipena izango duelarik. Hego-haize leunak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-11 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.  
 
Bihar goizean goizetik hasita hodei ugari izango da zeruan, gertu xamar pasako den fronte baten eraginez. Gainera, goiz erditik aurrera han-hemenka euri zipriztinen bat edo beste izango da, gau partean bizi xamar botatzea baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldeko ukitua hartuko du egunean zehar eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 9-11 graduan joko dutelarik goia eta giro fresko edo hotzak jarraipena izango duelarik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!