Goiza oso hotza izango da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 12a

Goiz oso hotz baten ostean eta behe-lainoa jaso ondoren, egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, arratsaldean ugariagoak izango direlarik.

Hala ere, giroa argia eta eguzkitsua izango da aspaldiko partez. Hego-ekialdeko haize ahula nagusituko da eta tenperaturak koska polita gora egingo du, 9-11 gradu bitartean errendituko delarik egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean behe-laino pixka bat agertuko da, baina azkar jasoko du eta ostarte zabalak nagusituko dira, giro eguzkitsua izango delarik. Arratsaldean hegoaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haize leunak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-11 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!