Ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 11

Goizean hodei ugari izango da zeruan, baina ateri egongo da eta giro lasaia nagusituko da.

Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta arratsaldean giro argia nagusituko da, tarteka goi-hodei zurixka batzuekin. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean hego-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 5-8 graduan joaz goia.

Goiz oso hotz baten ostean eta behe-lainoa jaso ondoren, egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira biharkoan, baina giroa argia eta eguzkitsua izango da aspaldiko partez. Hego-ekialdeko haize ahula nagusituko da eta tenperaturak koska polita gora egingo du, 9-11 gradu bitartean errendituko delarik egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!