Elur maila jaitsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 8a

Euri giroak erabateko jarraipena izango du. Goizean goizetik hasita berriz ere zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euria protagonista izango da.

Zaparradak berriz ere egun osoan emango dira, baina ugarienak eta mardulenak goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte emango dira, tarteka erruz egingo duelarik eta ekaitzak joko duelarik. Ipar-haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 4-7 graduan joaz goia. Elur maila 600-800 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!