Euri giroa, berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 7a

Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euri giro nabarmena nagusituko da.

Zaparradak egun osoz emango dira, baina ugarienak eta mardulenak egunaren bigarren zatian emango dira, non tarteka erruz botako duen eta ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzeko aukera egongo den. Ipar/ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 10-12 graduan joaz goia. Egun amaiera elur maila 1.000 metrotan kokatuko da.
 
Euri giroak erabateko jarraipena izango du. Goizean goizetik hasita berriz ere zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euria protagonista izango da. Zaparradak berriz ere egun osoan emango dira, baina ugarienak eta mardulenak goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte emango dira, tarteka erruz egingo duelarik eta ekaitzak joko duelarik. Ipar-haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 4-7 graduan joaz goia. Elur maila 600-800 metrotan kokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!