Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina tarteka mardulxeago botako du, bereziki goizeko lehen orduan. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du, gauean giro lasaia nagusituko delarik. Mendebal/hego-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.
Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euri giro nabarmena nagusituko da. Zaparradak egun osoz emango dira, baina ugarienak eta mardulenak egunaren bigarren zatian emango dira, non tarteka erruz botako duen eta ekaitzak jo eta kazkabar txikia botatzeko aukera egongo den. Ipar/ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 10-12 graduan joaz goia. Egun amaiera elur maila 1.000 metrotan kokatuko da.