Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 5a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean, hodeiak ugarituko dira, baina tantaren bat salbu, 
ateri eutsiko dio. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan. 

Bihar, goizean fronte baten eskutik zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina tarteka mardulxeago botako du. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzera egingo du, gauean giro lasaia nagusituko delarik. Mendebal/hego-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!