Atertzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 4a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango da. Eguerditik aurrera ordea atertu eta ostarte zabalak irekiko dira, egunaren bigarren zatia lasaia izango delarik.

Gauean hodeiak ugarituko dira berriro. Haizeak ipar ukitua izango du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Osteguna, abenduak 5

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta tarteka euri txiki modura zertxobait bustiko du. Hala ere, oso euri gutxi espero da eta orokorrean aterruneak luzeak izango dira. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta tenperaturek gora egingo dute, 13-15ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!