Zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 3a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta tarteka zaparrada txikiren bat izango da. Ondoren, eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan giro ateria nagusituko da eta zerua zertxobait arinago agertuko da.

Gauean berriz ere hodeiak nagusitu eta euritara joko du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, gauean hego-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango da. Eguerditik aurrera ordea atertu eta ostarte txiki batzuk zabalduko dira, egunaren bigarren zatia lasaia izango delarik. Haizeak ipar ukitua izango du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura igo egingo da, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!