Hodeiak ugarituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko abenduaren 1a

Eguna zeru nahiko urdinarekin hasiko da, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuta erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango den.

Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du, zerua zikinago agertuagatik. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak beheraka jarraituko dute, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!