Zerua ia erabat urdin

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 30a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da zeruan, nahiz eta, tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertu.

Arratsaldean antzeko joerak jarraipena izango du. Tarteka goi-hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina inolako trabarik egin gabe eguzkiari, giro ederra nagusituko delarik. Hego-haizeak ahul xamar jotzen jarraituko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.
 
Bihar eguna zeru nahiko urdinarekin hasiko da, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuta erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango den. Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du, zerua zikinago agertuagatik. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak beheraka jarraituko dute, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!