Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 29a

Goizean behe-laino pixka bat agertuko bada ere, azkar jasoko du eta zerua urdin agertuko da, giro eguzkitsuaz gozatu ahalko delarik.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko bada ere, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Hego-haizea suabe ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.
 
Bihar goizean zerua ia erabat urdin agertuko da zeruan, nahiz eta, tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertu. Arratsaldean antzeko joerak jarraipena izango du. Tarteka goi-hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina inolako trabarik egin gabe eguzkiari, giro ederra nagusituko delarik. Hego-haizeak ahul xamar jotzen jarraituko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!