Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 28a

Berriz ere egun osoan zehar zeruan tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertuko badira ere, hauek ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da beste egun batez jarraian.

Hego-haizeak joko du, orokorrean ahul ibiliko delarik. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 17-19 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean behe-laino pixka bat agertuko bada ere, azkar jasoko du eta zerua urdin agertuko da, giro eguzkitsuaz gozatu ahalko delarik. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko bada ere, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Hego-haizea suabe ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!