Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 27a

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zeruan goi-hodei fin batzuk agertuko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emanez, bereziki arratsaldean, non goizean zerua garbiago egongo den.

Hala ere, hodei hauek ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Hego-haizeak nahiko suabe joko du eta tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Bihar berriz ere egun osoan zehar zeruan tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertuko badira ere, hauek ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da beste egun batez jarraian. Hego-haizeak joko du, orokorrean ahul ibiliko delarik. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 17-19 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!