Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 26a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, zerua estali samarrik edukiko dutelarik. Hala ere, ateri egongo da eta giroa lasaia izango da.

Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Hego-haizea nagusituko da, bolada biziekin egunaren azken orduetan. Tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zeruan goi-hodei fin batzuk agertuko dira bihar, tarteka zeruari kolore zurixka emanez. Hala ere, ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Hego-haizeak nahiko suabe joko du eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!