Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 23a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina orokorrean giro argia eta atsegina nagusituko da.

Gainera, goizak aurrera egin ahala eta bereziki arratsaldean hodeiak gutxitu eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki arratsaldean eta gauean. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.
 
Giro haizetsua izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da zeruan, baina giro lehorra eta lasaia nagusituko da. Egunaren erdiko orduetan ostarte batzuk zabalduko dira, giro argia nagusituko delarik. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haize guneetan. Tenperaturek gora egingo dute, 17-19 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!