Hodei asko

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 22a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik zaparrada batzuk izango dira.

Eguerditik aurrera atertzera egingo du, non arratsaldean ateri geratuko den eta ostarte batzuk ere zabalduko diren, egun amaieran hodei gutxi geratuko delarik. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 10-12 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina orokorrean giro argia eta atsegina nagusituko da. Gainera, goizak aurrera egin ahala eta bereziki arratsaldean hodeiak gutxitu eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki arratsaldean eta gauean. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!