Hodei dezente, baina ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 21a

Goizean goiz hodei dezente agertuko da, baina ateri egongo da. Ondoren, goiz erditik hasi eta arratsalde erdi arte hodeiak eta ostarteak eta giro lasaiagoa nagusituko dira.

Arratsalde erditik aurrera ordea berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du, non tarteka mardul botako duen. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, ondoren ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzera egingo du, non arratsaldean ateri geratuko den eta ostarte batzuk ere zabalduko diren. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 10-12 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!