Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 20a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, zerua estalirik edukiko dute eta euri giroa nagusituko da fronte baten eskutik.

Zaparradak egun osoan zehar botako ditu, non tarteka mardulak izango diren eta litro dezente pilatuko diren, bereziki arratsaldean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Bihar goizean goiz hodei dezente agertuko da eta zaparradaren bat izango da oraindik. Ondoren, goiz erditik hasi eta arratsalde erdi arte hodeiak eta ostarteak eta giro lasaiagoa nagusituko dira. Arratsalde erditik aurrera ordea berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du, non tarteka mardul botako duen. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, ondoren ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!