Hodei dezenterekin hasiko dugu eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 19a

Goizean hodei dezente agertuko da zeruan eta ez da baztertzen han-hemenka euri txiki pixka bat egitea, bereziki mendi inguruetan.

Eguerditik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira eta arratsaldean eguraldi atsegina nagusituko da. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura igo egingo da, 15-17 graduan joaz goia.

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira bihar, zerua estalirik edukiko dute eta euri giroa nagusituko da fronte baten eskutik. Zaparradak egun osoan zehar botako ditu, non tarteka mardulak izango diren eta litro dezente pilatuko diren. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!