Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 17a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean zehar aldiz hodeiak ugaritzen joango dira, eguna amaitzerako zerua nahiko estalirik geratuko delarik. Hala ere, ateri eutsiko dio. Egunaren lehen zatian hego-haizeak joko du, azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!