Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 16a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, non hodeiak zertxobait ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian.

Hala ere, hodei hauek ez dute ondoriorik ekarriko eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoan zehar. Hego/hego-ekialdeko haizeak indarra galduko du eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar aldiz hodeiak ugaritzen joango dira, eguna amaitzerako zerua nahiko estalirik geratuko delarik. Hala ere, ateri eutsiko dio. Egunaren lehen zatian hego-haizeak joko du, azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!