Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 15a

Goizean zerua urdin agertuko da eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizeak zakar antzean joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 15-17 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro ederra izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, non hodeiak zertxobait ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian. Hala ere, hodei hauek ez dute ondoriorik ekarriko eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoan zehar. Hego/hego-ekialdeko haizeak indarra galduko du eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!