Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 13a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ez dute euri konturik ekarriko eta giro lehor eta lasaia nagusituko da, non tarteka ostarte batzuk ere ikusiko diren.

Goizean haize aldakor eta ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturak beste koska bat behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak ekialdetik joko du, non orokorrean ahul ibiliko den, mendi inguruetan bolada biziren batekin. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 13-15 gradu bitartean joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!