Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 14a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Haizeak ekialdetik joko du, non orokorrean ahul ibiliko den, mendi inguruetan bolada biziren batekin. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 13-15 gradu bitartean joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar goi-mailako hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da. Ekialdeko haize leunak joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 15-17 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!