Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 12a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta tarteka euri zaparradaren bat edo beste emango da, orokorrean ahulak izango direlarik.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan lasaialdi bat hartuko du eguraldiak, giro ateriarekin eta ostarte txiki batzuekin. Ilunabar aldera ordea hodeiak ugaritu eta zaparradak ugarituko dira. Ipar/ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, 9-11 graduan joaz goia. 

Giro hotza izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta litekeena da tantaren bat edo beste botatzea, elur modura izango direlarik 1000 metrotik gora. Eguerditik aurrera ordea giroa lasaia izango da, giro ateria nagusituko delarik eta tarteka ostarte txiki batzuk irekiko direlarik. Ipar-ekialdeko haize biziak joko du eta tenperaturak beste koska bat behera egingo du, 8-10º graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!