Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 10a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak edonoiz botako ditu eta tarteka mardul egingo du, batez ere, egunaren erdiko orduetan. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, nekez gaindituko direlarik 13-15 graduak egunaren erdiko orduetan.
 
Giro bustia izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroak jarraipena izango du. Zaparradak egun osoz botako ditu, baina orokorrean ahulak izango dira. Ipar-haizeak zakar antzean joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!