Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 9a

Giro kaxkarragoa izango da gaur. Goizeko lehen orduan hodei asko izanagatik giro lasaia izango da. Goiz erditik aurrera ordea hodeiak ugaritu eta euritara joko du.

Zaparrada batzuk botako ditu, baina tartekatuak izango dira eta ez oso indartsuak, litro askorik pilatuko ez delarik. Ilunabar, gau partean aldera giro lasaiagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da azken orduetan hego-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.
 
Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak edonoiz botako ditu eta tarteka mardul egingo du, batez ere, egunaren erdiko orduetan. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, nekez gaindituko direlarik 13-15 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!