Eguraldi eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 7a

Zeruan berriz ere tarteka hodei batzuk agertuko badira ere, ostarte zabalak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da beste egun batez jarraian.

Hego-ekialdeko haize ahulak jarraipena izango du eta tenperaturan ez da aldaketarik espero, 19-21 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira bihar, baina giro argia eta atsegina nagusituko da. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estaliko da eta euri pixka bat izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!