Giro eder eta bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 6a

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zeruan urdina nagusituko da, non tarteka azalduko diren hodei solteek ez dioten batere trabarik egingo eguzkiari, giro eder eta bikaina izango dugularik. 

Goizean eta gauean hego-haize ahula ibiliko da, egunaren erdiko orduetan ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-21 graduan joaz goia. 

Bihar zeruan berriz ere tarteka hodei batzuk agertuko badira ere, ostarte zabalak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da beste egun batez jarraian. Hego-ekialdeko haize ahulak jarraipena izango du eta tenperaturan ez da aldaketarik espero, 19-21 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!